Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukaik pieza bat sortu du Bilboko Arte Ederren Museoaren irekierarako

Dokumentuaren akzioak

Kukaik pieza bat sortu du Bilboko Arte Ederren Museoaren irekierarako

Sarean dago ikusgai dantza konpainiak sortutako Txango bat</em> lana, eta astelehenean zabalduko dute museoa.
Egilea
Iñigo Astiz
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2020/05/28
Lotura
Berria

Kukai dantza konpainiako artistetako bat Bilboko Arte Ederren Museoko aretoetako batean

Koronabirusaren ondorioz Euskal Herri osoan ezarritako itxialdiaren ondorioz, bisitaririk gabe, ateak zarratuta, eta erabateko isiltasunean, arduradunek «bizigabe» sentitzen zituzten artelanak Bilboko Arte Ederren Museoko hormen artean, eta, hain zuzen ere, sentsazio hori da Jon Maia Sein dantzari eta koreografoak eta Kukai dantza konpainiak gaur estreinatuko duten Txango bat izeneko piezaren hazia. BBK-k lagundu du proiektua, eta Bilboko BBK Aretoak itxialdirako antolatutako kultur egitarauaren barruan txertatu dute ikus-entzunezkoaren emisioa horregatik.

Museoa itxita egon den bitartean filmatu dute lana dantzariek, eta, piezaren tituluak iradoki bezala, funtsean txango koreografiko bat eskaintzen du, Kirmen Uribe idazleak museoaren bilduma baliatuz sortutako ABC erakusketan barrena. «Une ezohiko honetan, bestela ikusten dira museoak», azaldu dute konpainiako kideek. «Bestelako doinu bat dute. Dena hautematen da ohikoaz bestelako modu batean. Artistak eta bisitariak modu berri batean agertzen dira museoaren aurrean».

Artelanen parez parep>

Guztira, hemeretzi minutu irauten du ikus-entzunezkoak, eta, musikak lagundurik, bildumako hainbat koadro eta eskulturaren parean ikusiko dira dantzariak. Astelehenetik aurrera izango dute bisitariek berriz ere museoa bisitatzeko aukera, eta ikus-entzunezko horren bidez eman dute albistea arduradunek.

Kukairenaz gainera, ekainaren 15etik aurrera BBK Artearen Ibilbidea izeneko proiektua ere jarri dute martxan Bilboko Arte Ederren Museoak eta finantza erakundeak. Museoko berrogei lanen kalitate handiko erreprodukzioak biltzen dituen erakusketa ibiltari bat antolatu dute. Bilboko Plaza Barrian hasiko du ibilbidea, eta, gero, Bizkaiko beste hainbat herritan egingo ditu geldialdiak.

Dokumentuaren akzioak