Dokumentuaren akzioak
Kukaik itxiko du Getxo Folk
Artista gonbidatu ugari bilduko dira: Iñaki Salvador, Iñaki Telleria, Juan Mari Beltran, Oreka Tx eta DJ Zigor
Lagun artean esango du agur aurtengo Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak. Izan ere, Kukai dantza-taldea ez da bakarrik arituko. 20:00etan hasita, Areetako Geltokia plazan (Getxo, Bizkaia) egingo du emanaldia taldeak. Dantza eta musika lotuko dituzten ikuskizun berezian, hainbat gonbidatu igoko dira taula gainera, hala nola Iñaki Salvador, Iñaki Telleria, Juan Mari Beltran, Oreka TX eta DJ Zigor Lanpre.
Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu Kukaik. Irudian [Sok]2 lana. / KUKAI
Dokumentuaren akzioak