Dokumentuaren akzioak
Kukaik 'Gelajauziak' estreinatuko du gaur Dantza Hirian jaialdian
Festibala Donostiatik Baionara bitarteko bederatzi herri eta hiritan egingo da hilaren 29ra bitarte
Jaialdiko lehen saioak gaur izango dira, Donostian. Yann Lheureux koreografoak Flagrant Délire erakutsiko du Bulebarreko kioskoan 18:00etan eta San Telmo museoan hiru ordu laurden geroago. Olatz de Andresek, berriz, Privolva Landing obra antzeztuko du Bretxan, 18:20ean. Eguneko saioak Kukairen estreinaldiarekin amaituko dira.
Dantza Hirian jaialdian izango dira, halaber, honako konpainia eta koreografo hauek: Judith Argomaniz (Donostia), Iker Gomez (Eibar), Carne Viva. Sofie Dubs (Heleta), Organik (Bilbo), Colectivo Cla (Costa Rica), Alioune Diagne-Compagnie Diagn'art (Senegal), Anakrusa (Donostia), Sara Martinet (Tolosa,Okzitania), La Macana-Unusual Symptoms (Galizia / Alemania) eta Proyecto D-Ruses (Espainia).
Dokumentuaren akzioak