Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du

Dokumentuaren akzioak

Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du

Ekainean Max saria jaso ostean, 2017ko Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du Kukaik.

2001ean sortu zuen Kukai Dantza Taldea Jon Maia dantzari eta koreografoak, Errenterian (Gipuzkoa). Euskal dantza tradizionalean du oinarria, eta handik abiatuta, beste dantza estiloekin eta kultur disziplinekin lotuz osatzen dituzte ikuskizunak.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2017/09/29
Lotura
Berria

16 urteotan hainbat elkarlan proiektu eta bakarkako ikuskizun sortu eta taularatu dituzte, eta asko dira haiengatik jasotako sariak: Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

Jon Maiak, dantzaren inguruko hainbat gogoeta egin ditu uda honetan BERRIAn, Oier Araolazarekin batera, Iker Tubiak osatutako Ahomentanean.

Dokumentuaren akzioak