Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukaik bere lan berria hilaren 12an estreinatuko du Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Kukaik bere lan berria hilaren 12an estreinatuko du Errenterian

Sarrerak aste honetan bertan salgai jarriko dira kulturguneko leihatilan

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2012/02/05
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Izan ere, Out/In lan berria, Karrikan kale ikuskizunaren egokitzapen eta bertsio berri bat da, oraingo honetan areto barrurako. Kukaiko dantzariek Iker Gomez eta Damian Muñoz-Virginia Garcia koreografoekin lan egin dute horretarako.

Sarrerak kulturguneko leihatilan eskuratu ahal izango dira aste honetan. Sarrera orokorrak 9 euroko prezioa izango du, baina, ohi bezala, 65 urtetik gorakoentzat eta Gazte Txartela dutenentzat beherapen txiki bat egongo da. Azkeneko hauek 7 euro ordaindu beharko dituzte.

Kulturguneko leihatilaren ordutegia honakoa da: asteartea, osteguna eta ostirala, 18.00etatik 20.00etara eta asteazkena 11.00etatik 13.00etara. Sarrerak ere saioaren egun berean erosi ahal izango dira 18.00etatik aurrera.

Asteazkenean Kukai Dantza Konpainiak informazio zabalagoa eskainiko du aurkezpen batean bere ikuskizunari buruz.

Dokumentuaren akzioak