Dokumentuaren akzioak
Kukaik AEBetan aurkeztuko du '1937, gogoaren bidezidorretatik'
Rock Springs, Reno, Chino, San Frantzisko eta Seattle hirietako antzoki eta unibertsitateetan emango du Kukaik ikuskizuna. Seattle hirian bi emanaldi egingo ditu. Dena den, AEBetara joan aurretik, Bartzelonan aurkeztuko du, datorren larunbatean hain zuzen ere.
1937, gogoaren bidezidorretatik
ikuskizuna Tanttaka antzerki taldearekin elkarlanean sortu dute eta Mireia Gabilondok zuzendu du. Jon Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Uharte, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño dira Kukaiko dantzariak. Ikuskizunaren musika Juan Mari Beltranek sortutakoa da.
Dokumentuaren akzioak