Dokumentuaren akzioak
Kukai-Tanttakaren dantza ikuskizunak DVDan jaso dituzte
'1937, Gogoaren bidezidorretatik' eta 'Otehitzari biraka' obrak kaleratu ditu Elkarrek
36ko gerrako haurrei buruzko ikuskizunaren 75 bat emanaldi egin dituzte dagoeneko, eta Oteizaren poetikari buruzkoa 40 bat aldiz eskaini dute. Biak ala biak ikuskizun desberdinak dira, abiapuntua ala izan zutelako, Mireia Gabilondo ikuskizunetako zuzendariak gogoratu duenez: «Juan Mari Beltranen Arditurri diskoko musikatik abiatu ginen lehenengo, eta Oteizaren obra egiteko musika propio sortu dugu». Musika hori gordetzeko nahitik etorri da DVDa egiteko ideia. Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bingen Mendizabalek eta Mikel Fernandez Krutzagak sortu dute Otehitzari biraka-ko musika: «Guretzat erronka izan zen, dantzarena sekula ukitu gabe genuen zelaia zelako, eta Oteizak errespetu handia eragiten digulako. Horregatik, gure esparrura ekartzea erabaki genuen», esan du Urdangarinek.
FRANTZIARA ETA ESPAINIARA BEGIRA. Egun, Otehitzari biraka obraren frantses eta euskarazko, eta frantses hutsezko bertsioak prestatzen ari dira, Ipar Euskal Herrian eta Parisen erakusteko. Eta bestetik, irailean Tarregako antzerki azokara joango dira, ea Espainiako ateak irekitzen dizkien.
Hurrengo emanaldietarako entseatzeaz gain, datorren ikasturterako formatu txikiko eta haurrei zuzenduriko ikuskizuna prestatzen ari dira Kukai eta Tanttaka, hurrengo urtean beste ikuskizun handi bat estreinatu aurretik.
Dokumentuaren akzioak