Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai taldearen ‘Gelajauziak’ ikuskizunaren entseguak ikusteko aukera, San Telmo museoan

Dokumentuaren akzioak

Kukai taldearen ‘Gelajauziak’ ikuskizunaren entseguak ikusteko aukera, San Telmo museoan

Kukai dantza konpainia Cesc Gelabert koreografo katalanarekin batera aritu da lanean bere azken ikuskizuna prestatzeko. Egun hauetan San Telmo museoan ari da entseatzen eta nahi duenak doan ikusi ahal izango ditu dantzariak lanean, bihar eta etzi.
Egilea
Nagore Belastegi
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/05/13
Lotura
Naiz

Nestor Basterretxearen eskultura baten inguruan dantzatuko dira Kukai konpainiako kideak ‘Gelajauziak’ ikuskizunean; Leioako umore azokaren baitan ostiralean aurkeztuko dute. Honakoa osatzeko, eskultoreaz gain, Cesc Gelabert koreografo katalanak, Iraia Oiartzabal diseinatzaileak eta Aiko taldeko Sabin Bikandi txistulariak ere euren laguntza eskaini dute.

Jon Maya konpainiako dantzari eta sortzaileak eguerdian azaldu duenez, «kaleko ikuskizuna da» eta, ohikoa den bezala, euskal dantza tradizionala hartu dute oinarrian. Gelaberti dagokionez, berak aipatu du ez dagoela dantza pururik baina denak desberdinak direla. «Leku bakoitzak bere izaera dauka, eta Kukai leku bati lotuta dagoenez, izaera hori nabari zaio», aipatu du.

Koreografoaren helburua da euskal dantza ikusten ohituta daudenen ikuspuntua berriztatzea gustura ikus dezaten berriro. «Euskal dantza ikasi dut eta nire pauso batzuk, nire jauziak, gehitu ditut», adierazi du. Leioara joan aurretik San Telmon izango dira entseatzen gaur eta bihar, eta herritar guztiak gerturatzera gonbidatu nahi dituzte saio irekiak eta doakoak izango direlako.

Kukai

Kukai dantza taldeko kideak, Basterretxearen eskulturaren aurrean entseatzen. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Dokumentuaren akzioak