Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai taldeak Arriaga dantzan jarriko du

Dokumentuaren akzioak

Kukai taldeak Arriaga dantzan jarriko du

Taldeak bi unibertso geografiko desberdin elkartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du 6,50 eta 21 euro artean

Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2016/02/02
Lotura
El Correo

Aurretik pare bat emanaldi baino eskaini ez duen Kukai Dantza taldearen azken lana lehen aldiz helduko da Bizkaiara. Oraingo honetan La Veronal taldearekin batera izango dira. Arriaga Antzokiak Oskara lana jasoko du bihar arratsaldeko 20.00etan. Bi unibertso geografiko, bi begirada, desberdin elkartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute: euskal kultura tradizionalean oinarritzen da sorkuntzarako abiapuntu gisa, baina aldi berean, abangoardiako artista garaikideen ikuspegitik sortutako lana da. Sarrerak 6,50 eta 21 euro artean eskuratu daitezke.

Oskara Marcos Morau (La Veronal) koreografo handiaren lana da, eta Jon Mayak (Kukai Dantza) zuzentzen du. Interpreteak Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez dira. Gainera, ikuskizunean Erramun Martikorena abeslariak ere hartuko du parte.

Une batzuetan instalazio baten antzeko planteamendu eszenikoa duen Oskara lanak euskal kulturaren eta bere mitoen zenbait alderdi lantzen ditu, jatorritik gaur egunera arte, indarrez eta erakarpenez betetako sinboloetatik eta ikonografietatik ibilbide plastikoa eta emoziozkoa marraztuz. Erabateko giza esperientzia barneratzen du. Kode dramatikoaren xedea, abstrakzio sakona, ia indarkeriazkoa, duen lengoaiaren bitartez egituratuta dagoen ikuskizuna da, eta horrek harridura eta aldi berean interesa sortzen ditu. Konposizioen ordena da nolabaiteko logika eta zentzumenen aldetik esanahia ematen dion bakarra.

Dokumentuaren akzioak