Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai konpainiaren 'Erritu'-k koreografia onenaren saria jaso du Max sarietan

Dokumentuaren akzioak

Kukai konpainiaren 'Erritu'-k koreografia onenaren saria jaso du Max sarietan

ARTE ESZENIKOAK.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2019/05/21
Lotura
Berria
Herenegun iluntzean banatu zituzten Max Arte Eszenikoetako Espainiako sariak, eta bi euskal ekoizpenek sari bana irabazi zuten: Kukai dantza konpainiak ekoitzitako Erritu ikuskizunerako eginiko lanagatik, Sharon Fridmanek koreografiarik onenaren saria irabazi zuen; eta ikuskizun musikal onenaren saria jaso zuen Klemark konpainiak Rami Eldarrekin eta Yllana konpainiarekin elkarlanean ondutako The opera locos lanak. Bestalde, Alfredo Sanzol iruindarrak idatzitako La ternura-k antzezlan onenaren saria irabazi zuen.
Kukai konpainiako dantzariak, <em>Erritu</em> ikuskizuna entseatzen.
Kukai konpainiako dantzariak, Erritu ikuskizuna entseatzen. J. MANTEROLA / FOKU

Dokumentuaren akzioak