Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai eta Tanttakaren azken ikuskizuna, Hego Amerikan

Dokumentuaren akzioak

Kukai eta Tanttakaren azken ikuskizuna, Hego Amerikan

'1937, gogoaren bidezidorretatik' lana hiru herrialdetan aurkeztuko dute

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2003/10/24

Hain zuzen ere, antolaketa lana tokian tokiko euskal etxeek egin dute eta bira elkarlanean prestatu dute Kukaik, Tanttakak eta euskal etxeek. Emanaldi guztiak hiriko antzokietan egingo dira.



Dantza, antzerkia eta musika biltzen dituen ikuskizuna urtarrilean aurkeztu zuten Kukaik eta Tanttakak, eta ordutik hona, 25 saio eskaini dituzte, gehienak Euskal Herrian. Irailean Tarregako antzerki azokara eraman zuten lana.



1937, gogoaren bidezidorretatik Mireia Gabilondok zuzendu du eta Jon Maiaren koreografia eta Juan Mari Beltranen musika ditu.

Dokumentuaren akzioak