Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai eta La Veronal taldeek ‘Oskara’ pieza eszenaratuko dute gaur Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Kukai eta La Veronal taldeek ‘Oskara’ pieza eszenaratuko dute gaur Arriagan

Marcos Morauren koreografiak eta Jon Mayaren zuzendaritzak aberastasuna eta aniztasuna ematen diote gaur, arratsaldeko 20:00etarako programatuta dagoen ikuskizunari. Oskara-k, euskal kultura tradizionlala eta abangoardiako koreografia adierazpenak uztartuko ditu.
Komunikabidea
Uriola
Mota
Albistea
Data
2016/02/03
Lotura
Uriola

Aurretik pare bat emanaldi baino eskaini ez duen Kukai Dantza taldearen azken lana lehen aldiz helduko da Bizkaira, oraingo honetan La Veronal taldearekin batera. Arriaga Antzokiak Oskara lana jasoko du gaur, otsailaren 3an, arratsaldeko 20:00etan, bi unibertso geografiko, bi begirada, desberdin elkartzen dituen ikuskizuna: euskal kultura tradizionalean oinarritzen da sorkuntzarako abiapuntu gisa, baina aldi berean, abangoardiako artista garaikideen ikuspegitik sortutako lana da.

Oskara Marcos Morau (La Veronal) koreografo handiaren lana da, eta Jon Mayak (Kukai dantza) zuzentzen du. Interpreteak Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez dira. Gainera, ikuskizunean Erramun Martikorena abeslariak ere hartuko du parte.

Une batzuetan instalazio baten antzeko planteamendu eszenikoa duen Oskara lanak euskal kulturaren eta bere mitoen zenbait alderdi lantzen ditu, jatorritik gaur egunera arte, indarrez eta erakarpenez betetako sinboloetatik eta ikonografietatik ibilbide plastikoa eta emoziozkoa marraztuz. Erabateko giza esperientzia barneratzen du. Kode dramatikoaren xedea, abstrakzio sakona, ia indarkeriazkoa, duen lengoaiaren bitartez egituratuta dagoen ikuskizuna da, eta horrek harridura eta aldi berean interesa sortzen ditu. Konposizioen ordena da nolabaiteko logika eta zentzumenen aldetik esanahia ematen dion bakarra.

Emanaldirako sarrerak 6,50 eta 21 euro artean eros daitezke, www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Dokumentuaren akzioak