Dokumentuaren akzioak
Kukai eta Iratxe Ansa, Max sarietarako prest berriro
Kukai dantza konpainia Max sariren bat eskuratzeko bidean da berriro, baita Iratxe Ansa errenteriarra ere. XXVI. Max Sarien hautagaitzak jakinarazi berri dituzte, eta horietako askotan txoko bat egin dute herrikoek, herrira hainbat sagartxo heldu daitezke aurten. Kukaik zazpi hautagaitza ditu, eta Ansak berriz, hiru (iaz beste Max sari bat jaso zuen Ansak, koreografia onenarena hain zuzen).
Ondorengo sariak eskuratzeko aukerak ditu Kukaik, guztiak Eta orain zer? lanagatik: Dantza espektakulu onenaren saria; Musika konposizio onenaren saria (Pascal Gaigneren musikagatik), koreografia onenaren saria (Jon Maya); Produkzio lan onenaren saria; Jantzi diseinu onenaren saria (Alessilo Meloni); Iluminazio diseinu onenaren saria (David Bernués); Eta azkenik, gizon dantzari onenaren saria (Urko Mitxelena da konpainiako hautagaia).
Bestetik, Ansak eta bere talde Metamorphosis Dancek hiru hautagaitza lortu dituzte aurten, honakoak: koreografia onenaren saria (Prisma langatik); Gizon dantzari onenaren saria (haren bikote Igor Bacovich da hautagaia); Eta dantza espektakulu onenaren saria (Prisma lanagatik).
Apirilaren 17an (astelehena da) izango da sari banaketa, Cadizko (Espainia) Gran Teatro Falla aretoan.
Dokumentuaren akzioak