Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Dantzak eta La Veronalek “Oskara” aurkeztuko dute, Basaurin

Dokumentuaren akzioak

Kukai Dantzak eta La Veronalek “Oskara” aurkeztuko dute, Basaurin

Hilaren 26an, larunbatean, izango da, Kukai Dantzak eta La Veronalek Oskara aurkeztuko dute, Basaurin, 20:30ean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bidez antolatzen duen XII. Dantza Zirkuituaren baitan. Dantzaldian dantzari buruzko bi ikuspegi uztartzen dira, sustrairik tradizionala eta adierazpenik abangoardistena.
Egilea
Dantza Zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/11/24
Lotura
Nontzeberri

Oskara Marcos Morau (La Veronal) koreografoaren lana da, eta Jon Mayak (Kukai dantza) zuzendu du. Interpreteak Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez dira. Eta ikuskizunean Erramun Martikorena abeslariak ere hartzen du parte.

Antolatzaileen arabera, “bi unibertso geografiko, bi begirada, desberdin elkartzen dituen ikuskizuna da: euskal kultura tradizionalean oinarritzen da sorkuntzarako abiapuntu gisa, baina aldi berean, abangoardiako artista garaikideen ikuspegitik sortutako lana da. Une batzuetan instalazio baten antzeko planteamendu eszenikoa duen Oskara lanak euskal kulturaren eta bere mitoen zenbait alderdi lantzen ditu, jatorritik gaur egunera arte, indarrez eta erakarpenez betetako sinboloetatik eta ikonografietatik ibilbide plastikoa eta emoziozkoa marraztuz”.

Kukai Dantzak eta La Veronalek “Oskara” aurkeztuko dute, Basaurin

Dokumentuaren akzioak