Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Dantza taldeak “Gauekoak” Ikuskizuna eskainiko du, Getxon

Dokumentuaren akzioak

Kukai Dantza taldeak “Gauekoak” Ikuskizuna eskainiko du, Getxon

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/06/10
Lotura
Nontzeberri

Igandean, ekainaren 13an, Kukai Dantza taldeak Gauekoak dantza eta musika ikuskizuna eskainiko du Muxikebarrin. Lanak Jon Maya koreografo eta dantzariaren hausnarketa pertsonal batean du oinarria.  Berarekin batera,  Xabi Bandini eta Arkaitz Miner musikariak arituko dira. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak Kultur Etxeko ohiko kanaletan eros daitezke.

Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artistek hauspotuta. “Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala”.

Pieza berezi honetarako Jon Maya aritu da ideia originala eta proiektua lantzen. Baina berarekin batera lagun talde maite eta berezia bildu du proiektuan: Mireia Gabilondo (eszena-zuzendaritza), Xabi Bandini eta Arkaitz Miner (zuzeneko musika), eta Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Israel Galvan koreografoak.

Bertan testu literario batzuk kateatu dira, testuok Joseba Sarrionandia eta Carmelo Iribarren idazleenak dira. Ilustrazioak, aldiz, Maite Mutuberriak egin ditu, eta Fernando Bernués izan da eszenografiaz arduratu dena.

Datorren astea, hilaren 18an, 19an eta 20an, beste ikusgarri batzuk atondu dira Muxikebarrin.  Zuhaitz Gurrutxaga aktore eta Realeko jokalari ohiaren eskutik Futbolistok euskarazko umorezko bakarrizketa ikusi ahalko da, hilaren 18an (19: 00). Hurrengo egunean, hilak 19, Bulego boskote Azkoitiarrak (19:00) Ilun dagoen arren bere azken diskoa aurkeztuko du. Azkenik, haurrek Ene Kantak talde ezagunaren Liluragarria, gorputz barrura goaz (16:30/19:00) izeneko azken ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

Dokumentuaren akzioak