Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai dantza taldeak "1937: gogoaren bidezidorretatik" ikuskizuna aurkeztuko du asteartean

Dokumentuaren akzioak

Kukai dantza taldeak "1937: gogoaren bidezidorretatik" ikuskizuna aurkeztuko du asteartean

Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2012/04/23
Lotura
Deia - Noticias de Bizkaia

Gernika eta Eibar bezalako euskal udalerriek jasan zituzten bonbardaketen 75 urte betetzen direnean, eta '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ekimenak edozein gatazkaren konponbide gisa indarkeria baztertzeko asmoarekin jarraitzen du, kultura goraipatuz errealitatea eraldatzeko kanal gisa.

Era berean, indarkeriazko iraganaren lazgarrikeriaren oroitzapena egiteaz gain, bakearen aitzindari izango diren akordioen oinarri adostu eta pluralak finkatzea bilatzen du ekimenak, betiere erakundeetan nahiz euskal gizarte osoan elkarrekin bizi diren sentsibilitate desberdinetatik.

Helburu hauek kontuan hartuta, Kukai dantza taldearen "1937: gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunak gerratik ihes egin behar izan zuten haurrei buruzko kontakizuna birsortuko du, dantza garaikidearen eta dantza folkloriko tradizionalaren fusioa baliabide eszeniko gisa erabiliz.

1937ko maiatzean erbestera ihes egin behar izan zuten milaka haurren artean, Kukai konpainiak zazpi istorio aukeratu ditu, garai latzetan irribarre egin daitekeela erakusteko. Juan Mari Beltranen melodia poetikoak, Jon Mayaren koreografiak eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzak etxeko adorea eta kemena gertu dituztela gogoraraziko diete haurrei, oroitzapenaren bideetatik, hain zuzen ere.

Dokumentuaren akzioak