Dokumentuaren akzioak
Kukai dantza taldea, gaur Zumaian
Zumaiako Musika Jaialdiak aurrera doa. Asteburuan izandako musika saioen ondoren (San Pedro Abesbatza, Gala gauko soul kontzertua, Aita Mari zinea bete zuen The Funamviolistas...), gaur dantza erakustaldia izango da Odieta frontoian Kukai taldearen eskutik, 20:00etan hasita.
Kukai gaur egungo euskal dan-tza munduan dagoen talde garran-tzitsuenetakoa da. Pasa den maia-tzean Zumaian izan ziren, Torreberrin, beraien entsegu saio bat jendaurrean erakusten. Gaur aurkeztuko duten 'Gelajauziak' ikuskizuneko mugimenduak erakutsi zituzten bertan.
Elementu berri eta berezi ugarirekin zipriztindutako proiektua da 'Gelajauziak'. Kalea du abiapuntu, eta plaza izango du elementu guztien bilgune. Ikuskizun honetan Kukai Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak herri dantzei begirada berria emateko batu dituzte indarrak. Haren lekuko eta zelatari orain aste gutxi zendutako Nestor Basterretxea artista handiaren 'Akelarre' eskultura izango da. Artelan ikusgarri horren inguruan eraiki dute ikuskizun honen koreografia.
Kukai Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga dantzariek osa-tzen dute. Proiektuaren zuzendaria Jon Maya da.
Kukai konpainiako dantzariek entsegu irekia eskaini zuten maiatzean Torreberrin. / ROMATET
Dokumentuaren akzioak