Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai dantza taldea eta Tanttaka-ren azken lana aurkezten da gaur

Dokumentuaren akzioak

Kukai dantza taldea eta Tanttaka-ren azken lana aurkezten da gaur

Egilea
Ibon Erraiz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2003/12/19

Kukai taldea bere aldetik orain dela bi urte osatu zen, baina bere lehen pausoak azpalditik datoz. Taldeko zuzendaria den Jon Mayak eta gainontzezko dantzariek lan mardula egin dutelako euskal dantzaren esparruan. Gainera, taldea martxan jarri denetik emaitza nabari eta esanguratzuak izan ditu.



Azken lan hau beraz bi taldeen fruitua da, 1937, Gogoaren bidezidorretatik gure historioaren fruitu den bezala.



1937. urteko maiatzaren 7an, Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Bere familiak utzita denetatik bizi eta ikusi zuten. Haur horietako zazpi aukeratuak izan dira beraiek bizi izan zutena kontatzeko. Une latzenetan ere, bizipoza nola azaltzen den urreratuko digute. Dantza da beraien zilbor estea eta horreri eutsiko diote. Juan Mari Beltranen musikak garrantzi aparta izango du historioan. Gidoia eta zuzendaritza Mireia Gabilondok eramaten ditu. Jon Maya koreografiaz arduratzen da eta dantzaria ere bada. Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Uharte, Nerea Vesga eta Vanesa Castañok osatuko dute dantzari taldea.



Sarrerak 8 eurotara salduko dira eta Kultur Gidako bazkideentzat 6 eurotara. KG ko bazkideentzako aurresalmenta beti bezala Udaleko Hiritarren Zerbitzuan izango da gaurko 15:00 ak arte. Datorren hilak 28 igandean egingo den «Kutsidazu bidea Ixabel» lanarentzako aurresalmenta Abenduaren 22 astelehena, 23 asteartea eta 24 asteazkenean egingo da, bakarrik KG ko bazkideentzako.

Dokumentuaren akzioak