Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Dantza Konpainia eta Julia Iparragirre dira madalenetako omenduak

Dokumentuaren akzioak

Kukai Dantza Konpainia eta Julia Iparragirre dira madalenetako omenduak

Hala erabaki dute zinegotziek gaur goizeko udalbatzarrean aho batez

Komunikabidea
Oarsoaldeako Hitza
Mota
Albistea
Data
2009/05/29

«Errenteriaren izena gurean eta nazioartean zabaltzeagatik Kukai eta Julia Iparragirre Madalen Jaietako omenduak izatea da proposamena», esan du omenduak aurkezteko udal idazkariak. Bozketan alderdi guztietako ordezkariek aldeko botoa eman dute.
Kukai Dantza Konpainia 2001. urtean sortu zen, eta urtez urte hazten joan da. Aurten, Hnuy illa hirugarren ikuskizunarekin Max Sarietan Ikuskizun Errebelazio saria irabazi dute. Euskal Herrian eta nazioartean emanaldiak eskaintzen dihardute. Horrez gain, dantza sustatzeko sentsibilizazio kanpaina bati ekin diote Errenteria-Oreretan Errenteriako Udalarekin batera.
Julia Iparragirre, berriz, moja da, eta urte asko egin ditu Nicaraguan , hango behartsuenekin lanean, beharrezkoa duten heziketa ematen, eta gosearen eta izurriteen aurka lanean. Egun, Kamerunen dago. Bertan, espetxetik ateratakoei gizarteratzen laguntzen die.

Dokumentuaren akzioak