Dokumentuaren akzioak
Kukai Dantza Konpainia eta Cesc Gelabert koreografoa antzezlan berri bat prestatzen ari da
Kukai Dantza Konpainiako kideek Dantza Hirian jaialdian parte hartuko dute eta azken egun hauetan Artelekun izan dira beraien proiektua prestatzeko. Antzezlanak Lapurdiko eta Gipuzkoako tradiziozko dantzen artean dagoen harreman lantzen du, jauziak eta soinu zaharrak, hain zuzen ere; eta, dantza horiek, Cesc Gelaberten ikuspuntu garaikidearekin fusionatzen ditu. Hau da, koreografo katalanak tradiziozko jauziekin bertsio berri bat sortu du eta Gelajauziak izena jarri dio, berak asmatutako jauziak direlako.
Obrak hainbat balioen mezua transmititzeaz gain, bere erronka nagusia bost dantzariak borobil batean mantentzea da. Gainera, antzezlanak 20 bat minutuko iraupena izango du eta oholtza baten gainean antzeztu beharrean, kalean egingo dute.
Dantza Hirian jaialdia irailaren 12tik 29ra bitartean Baiona-Donostia Euskal Eurohirian ospatuko da.
Dokumentuaren akzioak