Dokumentuaren akzioak
Kukai Dantza Konpainia “pozik” da Argentinan egindako birarekin
Ondoren Tucuman, Jujuy, Salta, Corrientes, Resistencia, Parana eta Rosario hirietan izan dira Gelajauziak eskaintzen, eta, azkeneko hirian izan ezik, denak espazio publikoan izan dira eta Argentinako Antzerki Institutuak koordinatu ditu. “Harrera bikaina” eskertu dute Kukaikoek. Balorazio “oso positiboa” egin dute, “emanaldien mailagatik, jasotako ikusle kopuruagatik, izandako harrera beroagatik eta etorkizunari irekitako bideengatik”.
Lanak ez du etenik
Bihar Gelajauziak saioa eskainiko du Kukaik Donostiako Zuloaga plazan, 19:00etatik aurrera. Uztailan hil zen Nestor Basterretxea artista omentzeko izango da emanaldia. Ostiralean zein larunbatean Tarregan (Herrialde Katalanak) izango dira, bertako antzerki azokan. Urriaren 1ean, berriz, ikuskizun horren areto barruko bertsioa estreinatuko dute Huescan (Aragoi, Espainia).
Dokumentuaren akzioak