Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Dantza eta La Veronal taldeen eskutik, “Oskara”

Dokumentuaren akzioak

Kukai Dantza eta La Veronal taldeen eskutik, “Oskara”

Egilea
Arriaga Antzokia
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/02/03
Lotura
Nontzeberri

Arriaga Antzokiak euskal kultura tradizionala eta abangoardiako koreografia adierazpenak uztartzen dituen Oskara lana jasoko du gaur, otsailaren 3an, arratsaldeko 20:00etan.

Kukai Dantza taldearen azken lana Bizkaira helduko da, oraingo honetan La Veronal taldearekin batera. Oskara Marcos Morau (La Veronal) koreografoaren lana da, eta Jon Mayak (Kukai dantza) zuzentzen du. Interpreteak Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez dira. Eta ikuskizunean Erramun Martikorena abeslariak ere hartuko du parte.

Antolatzaileen arabera, “bi unibertso geografiko, bi begirada, desberdin elkartzen dituen ikuskizuna da: euskal kultura tradizionalean oinarritzen da sorkuntzarako abiapuntu gisa, baina aldi berean, abangoardiako artista garaikideen ikuspegitik sortutako lana da. Une batzuetan instalazio baten antzeko planteamendu eszenikoa duen Oskara lanak euskal kulturaren eta bere mitoen zenbait alderdi lantzen ditu, jatorritik gaur egunera arte, indarrez eta erakarpenez betetako sinboloetatik eta ikonografietatik ibilbide plastikoa eta emoziozkoa marraztuz”.

Kukai Dantza eta La Veronal taldeen eskutik, “Oskara”

Dokumentuaren akzioak