Dokumentuaren akzioak
Kukai dantza konpainiarekin zabalduko ditu ateak Campos antzokiak
Sei urteko zaharberritze lanen ostean, Bilboko antzokiak hilaren 11n ekingo dio programazio berriari
45 ikuskizunek baino gehiagok osatzen dute programazioa. Gehienak
musikarekin lotuta egongo dira -ikuskizunen %42-. John Mayall, Victor
Manuel, Milladoiro taldea eta Benito Lertxundi arituko dira antzokiko
areto nagusian, besteak beste. Dantzak ere bere lekua izango du
programazioan. Ekainaren 1ean, nazioartean oihartzun handia duen ballet
konpainia baten ikuskizuna izango da, Corpo konpainia brasildarrarena.
Ekainean, Susana Rinaldiren Argentina Contemporanea obra arrakastatsua ere ikusgai egongo da. Bestetik, Grease musikalaren bertsio laburtua eta Suso Silvaren Circo de los Horrores ikuskizuna ikusteko aukera egongo da.
SGAEren kudeaketa
Programazioa SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak
eratu du. Izan ere, antzokiaren jabetza Bilboko Udalarena den arren,
SGAEk antzokia kudeatzeko eskubidea izango du ondorengo 30 urteetan,
2003an hitzarmena sinatu zuelako Udalarekin. Antzokia ARTeria
egitasmoaren barruan sartu du SGAEk. Europan eta Amerikan zabaldu duen
sareak «ekoizpen eta hedapen artistikoaren plataforma gisa» jardutea
nahi du.
Sei urte igaro dira Bertendona kaleko antzokian zaharberritze
lanak hasi zituztenetik. Casadok azpimarratu duenez, antzokiak «puntako
teknologia» du, baina antzokiaren kanpoaldeko jatorrizko itxura
errespetatu dute. 1902an zabaldutako antzokiak art nouveau estilo italiarreko apaindura ugari ditu.
Dokumentuaren akzioak