Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Ttanttaka taldeak jaso du Azpeitiko Antzerki Topaketetako Ikusleen saria

Dokumentuaren akzioak

Kukai Ttanttaka taldeak jaso du Azpeitiko Antzerki Topaketetako Ikusleen saria

Komunikabidea
Gara
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2008/12/10

Jon Mayaren koreografia duen lana Joseba Sarrionandiaren poesian oinarrituta dago eta antolatzaileen esanetan, «guztiz arrakastatsua» izan zen emankizuna. Gainera, «ia ikusle guztiek» parte hartu zuten bozketan. Santo Tomas jaietako egitarauaren barruan, 12.00etan Azpeitiko Udal Areto Nagusian izango da saria emateko ekitaldia eta taldeak ordainetan 600 euro jasoko ditu.

Antolatzaileek, bestalde, topaketetan jendeak emandako erantzun ona azpimarratu zuten, antzerki saioetara «jende ugari» bertaratu baitzen. Euren hitzetan, gainera, aipagarriak izan dira Antzerki Amateurrean izandako ikuskizunak; jendearen aldetik «txalo ugari jaso dituztenak». Azken finean, mota guztietako antzezlanek, haurrentzat nahiz helduentzat izan, izandako harrera ona nabarmendu zuten.

Lehenbizikoz antolatutako Azoka Egunak emandako emaitzak ere «guztiz positiboak» izan zirela adierazi zuten, profesionalentzat prestatutako topagune egunean berrogei bat lagun elkartu baitziren.

Pilar Azpitarteri egindako omenaldia ere aipagarritzat jo zuten, berarentzat izan zen Txalo Saria, eta egun berezi hori ospatzeko, aktorearen parte-hartzea izan duten lanak gogora ekarri zituzten.

Dokumentuaren akzioak