Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai: “Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko"

Dokumentuaren akzioak

Kukai: “Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko"

Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sarietarako zituen zazpi izendapenetatik hiru sari jaso ditu Kukai Dantzak Oskara lanarekin. Atzo egin zuten sari banaketa Valentziako (Herrialde Katalanak) Palau de Les Arts-en, eta errenteriarrek, dantza ikuskizunik onena, dantzari-zerrenda onenaren (Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Alain Maya) eta jantzien diseinu onena (Iraia Oiartzabal) kategorietan irabazi du.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/06/06
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Eneko Gil dantzariak hunkituta jaso zuen  dantzari-zerrenda onenaren saria, eta Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Gotzon Sanchez aktoreak izan zituen gogoan, “boikota pairatzen ari dira euren iritzi soila emateagatik, eta boikot horrekin amaitzeko eskatzen dugu”.

Jon Mayak, Kukai Dantzaren zuzendari eta dantzariak,  jaso zuen dantza ikuskizunik onenaren saria. Eskerrak emanda, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen dela nabarmendu zuen errenteriarrak: “Oskaraeuskaraz sortu eta ekoiztea posible egin zuten orain urte asko altxa eta borrokatu ziren haiek. Horiei guztiei dedikatu nahi diet sari hau”. “Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko” esaldiarekin amaitu zuen Mayak.

Kukai Dantzak hiru Max Sari eskuratu ditu.

Dokumentuaren akzioak