Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kuestazio jendetsua atzo Oiartzungo auzo guztietan

Dokumentuaren akzioak

Kuestazio jendetsua atzo Oiartzungo auzo guztietan

Doneztebe plazan elkartu dira koadrila guztiak arratsaldez, festa giro ederrean

Ostiralean hasiera eman zitzaien 2015eko Ihoteei. Intxixuek eta Sorginek hartu zuten herria eta festa giroa nagusitu zen herrian. Atzo, Kuestazioak hartu zuen festaren lekukoa. Goizean zehar, auzo guztietan koadrilak ibili ziren baserriz baserri eta etxez etxe kalejiran. Hotza eginagatik, dantza eta jai giroa izan ziren nagusi. Intxixu eta sorginen bisita ere izan zuten.
Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2015/02/08
Lotura
Diario Vasco

Auzoetako taldeak elkarteetan bazkaldu ondoren Doneztebe plazan bildu ziren. Aurtengoa ere oso jendetsua izan da, denera 400 lagun elkartu ziren eta. Urterik urte geroz eta jende gehiagok parte hartzen du Kuestazioan.

Gaur, goizeko 09:00etan Lartaun Txistulari taldeak Diana joko du; 11:00etan Beheko plazatik Karroxa eta kalejira alaia abiatuko da; 12:30ean, berriz, Mutxikoak dantzatuko dituzte Doneztebe plazan. Arratsaldean, haur jolasak izango dira, 17:00etan hasita. Azkenik, iluntzeko 19:00etan Intxixu eta Sorginei agurra emateko tenorea iritsiko da. Bukatzeko, suzko akerra ibiliko da plazatik barrena.

Altzibar auzokoak giro ezin hobean ibili ziren etxez etxe.

Altzibar auzokoak giro ezin hobean ibili ziren etxez etxe.

Dokumentuaren akzioak