Dokumentuaren akzioak
Kubako dantza eta musika eguneroko objektuekin
Horretarako, taldeko perkutsio jotzaileek erritmo beroak sortzen dituzte eguneroko objektuekin: txankletak, aulkiak, baldeak, lapikoak, erratzak, domino piezak... Yaroldy Abreuk sorturiko erritmo horien gainean koreografiak eratu ditu Rene de Cardenasek. Kubatarrek denbora pasa gisa etxeen arteko patioetan sortzen dituzten doinu eta dantzak islatu nahi ditu ikuskizunak, baina dantzariak ez dira zale arruntak. Kubako Balletean hezituriko jendea dira, Tropikana konpainian edo dantza garaikideko taldeetan. Kuba garaikidea, dantza eta perkusioaren bidez erretratatua.
Ikuskizuna. 'Sonlar' Kubako dantza eta perkusioa.
Lekua: Antsoaingo antzokia (Nafarroa).
Noiz: Gaur, 22:00etan.
Dokumentuaren akzioak