Dokumentuaren akzioak
Kubako Ballet Nazionala ariko da Gasteizko 36. Antzerki Jaialdian
Guztira 32 lan taularatuko dira, urriaren 6tik azaroaren 27ra, horien artean bi izango dira euskaraz
Urriaren 6an
hasiko da jaialdia, eta azaroaren 27an jaitsiko du teloia. 32 lan
taularatuko dira, lau agertokitan banatuta: Principal, Federico Garcia
Lorca eta Jesus Ibañez de Matauko antzokietan eta La Florida parkeko Txoroleku espazioan. Lanen artean, EAEko zortzi egongo dira, baina bi soilik izango dira euskaraz: Kabia konpainiaren Euria esan eta euria erortzea izango da bata, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Nazioarteko
lanei dagokienez, Marta Monfort antzoki sarearen udal arduradunak
Europa iparraldeko lanak nabarmendu ditu: alde batetik, Suediako Ballet
Errealeko Bakarlariak konpainia, munduko ballet konpainiarik
antzinakoenen artean dagoena, eta, bestetik, Norvegiako Jo Stromgren.
Ballet horren The Society obrarekin hasiko da jaialdia urriaren 6an. Litle Jesus lana ere aipatu du Monfortek, urriaren 19an antzeztuko dute, eta «arrakasta segurua» izango da, udal ordezkariaren ustetan.
Txartelak merkeago
Berrikuntzen
artean, bonuak zortzi euro merkatu dituztela adierazi dute
antolatzaileek, «ikusleentzat eskuragarriagoak izan daitezen». Gainera,
antzerki tertuliak egingo dituzte lehen aldiz: La Zaranda eta Veraneantes
lanen ondoren, ikusleak aktoreekin elkartzeko aukera izango dute.
Horrez gain, bisita gidatuen ekimena berreskuratuko du aurten jaialdiak.
Ikusleak agertokiaren atzeko gorabeherak ezagutu ahal izatea da bisiten
helburua.
Bestalde, aurten ere Antzerkia Zabaltzen ekimenak
egitarau nagusia osatuko du. Arte eszenikoak bultzatzeko asmoz, hainbat
jarduera egingo dira.
Dokumentuaren akzioak