Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kristalezko hegalak, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

Dokumentuaren akzioak

Kristalezko hegalak, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

Iñigo Martinez kristalezko hezurrak patologia arraroa duen laudioarraren ibilbide pertsonala ezagutuko du Xabier Madariagak.

Iñigo Martinez 40 urteko laudioarra izango da gaurko 'Ur Handitan' saioan protagonista. Jaio eta bigarren egunera, medikuak femurra apurtu zion Iñigori, nahi gabe. Zenbait zalantza izan ondoren, kristalezko hezurrak patologia arraroa zuela konturatu ziren.
Komunikabidea
EITB
Mota
Albistea
Data
2017/10/03
Lotura
EITB

Oztopoak oztopo, edozein mutikoren ohiko bizitza egiten saiatu zen txikitatik, bai eta ahalik eta autonomoen izaten. Horretarako, Maria arreba izan zuen alboan, zabuan kulunkan aritzen ziren garaietatik bullying edo eskola-jazarpena pairatu zuen gazte garaietaraino.

Ebakuntza askoren ostean, muletak albo batera utzi eta gurpildun aulkian ibiltzen hasi zen. Iñigok dioenez, hasieran gaizki pasatu arren, kalera segurtasunez irten eta jendearekin erlazionatzeko aukera eman zion gurpildun aulkiak. Horren lekuko izan da Saioa Ugarriza, lagun mina.

Laudion, ordea, ez zituen zoriontsu izateko baldintzak topatzen. Lagunez inguratuta egon arren, gabeziaz betetako bizitza zuen, duela hiru urte dantzarekin topo egin arte. Dantzaren bitartez, betidanik buruan izan duen Bartzelonara bizitzera joateko saltoa eman du, eta mundu berri bat ezagutu du bertan.

Egun, dantza-emanaldiak egiten ditu Davinia Descals bere lagun intimo bihurtu den dantzari profesionalarekin.

Iñigoren bizitza aldaketa ezagutzeko, Xabier Madariaga Laudiora eta Bartzelonara joango da, aipaturiko protagonistez gain bere psikologo eta bestelako lagunekin solasean aritzeko.

'Ur Handitan' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Dokumentuaren akzioak