Miren Zamakonak Kriskitin dantza taldean dihardu bere sorreratik. Dantzarako grina barruan darama, eta horren erakusle dira astelehenetan eta eguaztenetan ematen dituen eskolak. Izan ere, Kriskitineko helduen hiru taldeen irakaslea da. Hainbeste lan egiteak badu bere ordaina. Gaur iluntzean, asteleheneko dantza eskolaren ostean, ikasleek omenaldia egin diote, xume bezain hunkigarria. Ikasleak kanpoan zain zituela sorpresaz atera dute kanpora. Zain zituen ikasleak, txalo zaparrada batekin harrera egiteko. Testu bat irakurri diote esker ona emanez eta lore sorta ere jaso du. Ondoren, dantzan egin dute. Ondo merezitako omenaldia izan da. Zorionak, Miren!
Dokumentuaren akzioak
Kriskitineko dantza ikasleek omenaldi hunkigarria egin diote Miren Zamakonari
Helduen dantza taldeko kideek Zamakonaren lana eskertzeko idatzi bat irakurri eta lore sorta oparitu diote. Ondoren, modurik onenean ospatu dute momentua: dantzan.
Dokumentuaren akzioak