Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kriskitin eta Menorcako dantzariak domekako Durangon Folk jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Kriskitin eta Menorcako dantzariak domekako Durangon Folk jaialdian

Komunikabidea
anboto.org
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2011/10/29
Lotura
anboto.org

Abuztuan Durangoko Kriskitin taldeko dantzariak izan ziren Menorcara bidaiatu eta bertan dantza emanaldiak eskaini zituztenak; udazkenean, domeka honetan, Menorcako Ciutadellako taldearen bisita antolatu dute Plateruenean izango den Durangon Folk jaialdiaren barruan.

Domekan, 18:30ean hasita, Menorcako Ciutadellako Grup Folklóric des Born taldeko musikariak eta dantzariak izango dira, Durangoko Kriskitin taldeko dantzariekin, Plateruenean emanaldia eskaintzen. Bigarren aldia da Menorcako taldea Durangora datorrena; orain bederatzi urte ere Durangoko jaialdian parte hartu zuten.
1988an sorturiko taldea da Grup Folklóric des Born, gaur egun 30 musikari eta dantzarik osatzen dutena. Gitarragaz, bandurriagaz, kriskitinekin eta panderoagaz ipintzen diote emanaldiari musika.

Dozena bat urtean antolatu du Kriskitin Durangoko dantza taldeak dantzaren eta musikaren bitartez kulturartekotasuna lantzea helburu duen jaialdia; 1999ko abenduan prestatu zuen Kriskitinek jaialdia lehenengoz; Galeusca Folk izena ipini zioten orduan. Lehenengo edizio hartan, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko dantzari eta musikariak batu ziren folklore trukearen bitartez elkar ezagutzeko.

 

Durangon Folk izenagaz dihardute Kriskitinekoek azken urteotan Durangon dantza eta musikaren inguruko jaialdiak antolatzen. Domekan, urriaren 30eko arratsaldean da aurtengo hitzordua.

Dokumentuaren akzioak