Dokumentuaren akzioak
Kriskitin dantza taldea Menorcara doa
El Born dantza taldeak gonbidaturik doaz
Durangaldeko Kriskitin dantza taldea Menorcara joango da aurten, El Born
taldeak gonbidaturik. Ez da bertara doazen lehen aldia, 2002an ere
bertaratu ziren urtero egiten duten udako irteeraren barruan.
Bidaia
honetan mediterraneoko dantza eta musika estilo lasaiak Kantauri aldeko
erritmo biziagoekin nahastuko dira. Bi saio emango dituzte: lehena
Menorcako hiriburuan izango da, Ciutadellan eta bigarrena Es Migjorn
herritxoan.
Durangaldeko dantza eta musika taldearekin batera
Lekeitioko andrazkoen aurreskua, Lapurdiko Kaskarota, Lanzko ihauteriak,
Luzaideko dantzak, Bizkaiko jotea eta Lanestosako uztai dantzataldaek
joango dira.
Urrian menorkakoak etorriko dira Durangora. Honekin
Kriskitin taldeak bertako dantzak etxean zein kanpoan erakutsiz eta
kanpoko dantzak bertara ekarriz, kulturartekostasunaren amarauna
ehuntzen jarraitzen du beste urte batez.
Dokumentuaren akzioak