Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kriskitin AEBra doa, euskal dantzak erakustera

Dokumentuaren akzioak

Kriskitin AEBra doa, euskal dantzak erakustera

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2005/07/15

Lehen hiru egunak Idaho estatuko Nezperse herrian pasako dituzte, indio erretserba batean: “Euskal dantzak erakutsiko ditugu, baina asmoa, oro har, euskal kultura ezagutaraztea da; hizkuntza, musika…” zehazten du Egoitz Esturo Kriskitin taldeko kideak.



Uztailaren 21etik 26ra Ceour d’alene herrira joango dira Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko. Egunero 20 minutuko dantza saioak erakutsiko dituzte: “Munduko jaialdirik inportanteenetakoa da beraz, aukera bikaina dugu geure dantzak erakutsi eta besteenak ezagutzeko”. Bulgaria, Mexiko, Turkia, Txina, Costa Rica eta Israelgo taldeek parte hartuko dute, besteak beste. Egun batean dantza tailerra emango du Kriskitinek.



Azken hiru egunak, hilaren 27tik 30erakoak, Boiseko Euskal Jaian emango dituzte: “Parte hartzera baino jaiaz gozatzera goaz. Hala ere, kalejira egiteko asmoa dugu giroa alaitzeko”, ziurtatzen du Esturok.

Eskualdeko jaialdiak



Durangon eta Berrizen ere nazioarteko dantza taldeen ikuskizunekin gozatzeko aukera izango da. Durangora Italiako Triscele Folk eta Mexikoko Marluz-Tizoc Ballet taldeak etorriko dira, hilaren 24an. Ikuskizuna Andra Mariko elizpean izango da, 22:00 etan. Berrizen hilaren 27tik 29ra lau talde pasako dira Olakueta pilotalekutik, 22:00etatik aurrera: Lupeomalaefeuna (Futura Uhartea), Ranga (Sri Lanka), Lezginka (Dagestan) eta Doina Timisului (Rumania) taldeak.

Dokumentuaren akzioak