Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Krisia? Zer krisi?

Dokumentuaren akzioak

Krisia? Zer krisi?

Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin. Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monicarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain lau urte:
Komunikabidea
Argia
Mota
Iritzia
Data
2013/02/17
Lotura
Argia

“Krisia? Zer krisi? Langile asko bezala 17 urte nituenetik ari naiz lanean. Horrek 30 urte egiten ditu lanbidean, eta Gizarte Segurantzaren arabera beste 18 falta zaizkit erretiroa hartzeko. Baina Gizarte Segurantzak ez dakiena da nire gorputza ez dagoela horretarako prest. Ogibideko hogeita hamar urte hauetan makina bat jardueratan aritu naiz. Ume-umetatik dantzaria izan nahi nuen, eta hara zer naizen: ekoizlea, koreografoa, banatzailea, diru-zaina, furgoneta gidaria, enkarguen neskatila, informatikaria, irakaslea eta diseinatzaile grafikoa, besteak beste, eta noizean behin, ikasi nuena, dantzaria.

Hau ez da kexa bat, ondo dakit ia inor ez dela aritzen nahiko lukeen horretan, baina, atsegin dudana egiteagatik pribilegiatu bat naizela esaten didan hurrenari belarrondokoa emango diot. Ez daukat hitzarmen kolektiborik, ez dizkidate ordu estrak ordaintzen, urteetan izan naiz oporrak zer diren ere jakin gabe eta nire lan ordutegia 24 ordukoa da, astean zazpi egunez. Nire burua esplotatu dut urte askotan amets baten truke. Edozein pertsonaren modukoa naiz, zenbaitetan, nire lan-jardunaren erdian txalotu egiten banaute ere. Bai, nire lanaldiaren erdian, emanaldiaren ondoren gauzak biltzen, furgonetan sartzen, jantziak garbitzen eta abar jarraitzen baitut.

Orain, mundua krisian dagoen honetan, ez naiz hain bakarrik sentitzen. Denek sufritzen dituzte gure prekarietate eta lan etenak, soldata eta katxeen izozteak (guk urteak daramatzagu), edozer gauzatan eta edozein tokitan lan egin beharra, 12 hilabetera kobratzea eta ez hilabete bakoitzaren 30ean, eta enpresario eta plurienpleatua bihurtzea bestela ez daukazulako lanik”.

Sektore baten argazkia da Monicak eskaintzen duena. Runde du abizena Monicak, Monica Runde. Frantzia, Kanada eta Ingalaterran baleta, dantza garaikidea, pianoa, antzerkia, argiztatzea eta kultur ekoizpena ikasi eta 10 & 10 dantza konpainia sortu zuen Monica Rundek. 2000. eta 2004. urteetan Espainiako eta Costa Ricako Dantza Sari Nazionalak irabazi zituen.

Dokumentuaren akzioak