Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresalaren 'Gopak' dantzak lau hamarkada beteko ditu

Dokumentuaren akzioak

Kresalaren 'Gopak' dantzak lau hamarkada beteko ditu

Donostiako Kaldereroentzat Gene Yurrek 1984an sortutako koreografiak Plaza Berriko ekitaldi nagusia hasi ohi du. 2004. urtetik dantza eslaviarraren bertsio berritua oholtzaratzen dute.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/02/03
Lotura
Irutxuloko Hitza

'Gopak' dantza

Kaldereroek Plaza Berrian egingo duten ekitaldi nagusiko lehen pieza da 'Gopak'. Kresala Dantza Taldea

Zartagin eta mailu kolpeen doinuek zenbait auzotako kaleak beteko dituzte asteburuan, Hungariako kaldereroen etorrera adieraziz. Tribu nagusiak Parte Zaharra izango du egonleku eta, ohi bezala, Plaza Berrian aurrera eramango duten ekitaldi nagusian dantza ikusgarriak antzeztuko ditu Kresala Dantza  Taldeak. Aurten, gainera, ospatzeko arrazoi bat gehiago dute, festa ezagunaren abiapuntu den Gopak eslaviar dantzak 40 urte beteko baititu.

1984an Kaldereroen mendeurrana zela eta, Kresala zingaro-ijitoei buruzko obra bat sortzera gonbidatu zuten eta Gene Yurrek ukrainar folkloreko pieza kosako baten lehen bertsioa sortu zuen. Edonola, 24 dantzarik interpetatutako pieza koreografikoa ez da berdin mantendu lau hamarkada horietan. 2002an, Marixe ikuskizunaren estreinaldiaren barruan, Faustino Aranzabal zuzendariak Gopak obraren bertsio berria eratu zuen, Hungariako Csárdás obraren mugimenduak gehituz. Hala, 2004 urteaz geroztik, hori da urtero oholtzaratzen dutena.

Bakarka eta binaka egindako urratsak, talde mugimenduak, orpoekin, gorputz atalen gaineko kolpeak eta bestelako izaeradun elementuak batzen ditu piezak. Herritarrek ikusteko aukera izango dute larunbatean, hilak 8, 22:00etan.

Dokumentuaren akzioak