Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresalako lagunek dantzan ospatu dute 50. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Kresalako lagunek dantzan ospatu dute 50. urteurrena

Duela 50 urte sortu zuten Kresala Euskal Dantza taldea, Parte Zaharreko Kresala Elkartearen barnean. Urteurrena aitzakitzat hartuta, garai askotako dantzariak elkartu dira, eta dantzan aritu dira auzoko kaleetan barrena. Kresalatik abiatu dira, eta geldialdiak egin dituzte zenbait gunetan: Abuztuaren 31 kalea, Santa Maria parrokiaren ataria, Nautikoa, Bulebarreko kioskoa. Ondoren, Konstituzio plazan emanaldia eskaini dute eta Trinitate plazan elkarrekin bazkaldu ostean, erromeriarekin eman diote bukaera egun handiari.
Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/10/06
Lotura
Irutxuloko Hitza

https://farm2.staticflickr.com/1937/43322201320_a53bda345c_b.jpg

https://farm2.staticflickr.com/1908/31261747118_0032b3f028_b.jpg

https://farm2.staticflickr.com/1927/31261745778_0f3b99bd91_b.jpg

Dokumentuaren akzioak