Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresalako inude eta artzainena izan da goiza

Dokumentuaren akzioak

Kresalako inude eta artzainena izan da goiza

Egilea
Nagore Garmendia
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2026/02/08
Lotura
Irutxuloko Hitza

 

Kresalako inude eta artzainek Parte Zaharreko kaleak hartu dituzte.Nagore Garmendia

Astebete eskas gelditzen da inauterietarako, eta kaldereroek kaleak hartu ostean –oraindik geratzen dira ateratzeke– Kresala Dantza taldeko inude eta artzainen txanda izan da gaur. Eguraldi gazigozoa eduki duten arren, irribarretsu atera dira dantzara.

12:00etan irten dira Kresala elkartetik, eta Parte Zaharreko kalean zeharkatu eta gero, goraino betetako Plaza Berrian egin dute urteroko parodia. Inude eta artzain txikiek ireki diete pasoa helduei, eta danbor eta upel hotsek txaranga lagundu dute, dantzariek erritmoa ondo markatu zezaten.

Eguraldia lagun izan dute desfilearen parte handi batean, baina euriak azken txanpan harrapatu ditu. Hala ere, ez dute dantzarako gogoa galdu eta oihu eta algara artean jarraitu dute dantza erakustaldiarekin.

Goiza argazkietan bildu dugu:

 

Dokumentuaren akzioak