Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresala taldearen sortzailea zendu da

Dokumentuaren akzioak

Kresala taldearen sortzailea zendu da

Komunikabidea
Gara
Mota
Albistea
Data
2008/10/17

1928. urtean jaioa, gerra garaian herbestera joan behar izan zuen, Parisera hain justu, eta han hasi zituen dantzari ikasketak. Théâtre Du Châleteten aritu zen dantzari lehendabizi eta, handik gutxira, Irina Grjebina ballet errusiarrean egon zen. Talde honekin mundu osoan zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta horrez gain, Ukrainako ballet kosakoaren ateak ireki zizkion. Munduan barrena ibili ondoren, ordea, 1968an Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Garai hartan, Kresala dantza taldea sortu eta bere lehenbiziko zuzendari bihurtu zen. Handik aurrera, euskal dantza munduan murgilduta eman zuen bizitza osoa. Euskadiko Ballet Nazionalaren hasierako antolakuntza taldean aritu zen. Bere koreografialanik esanguratsuenak 1972an egindako Iruleak eta Maskarada eta 1983an aurkeztutako Loiak dira, besteak beste. Jaiotako hiri berean zendu da Gene Yurre, 80 urte zituela. Euskal dantzak ez du bere irudia ahaztuko eta aste honetatik aurrera Kresalak argitaratutako liburuan nahi duenak bere ibilbidearen xehetasunen berri izan dezake.

Dokumentuaren akzioak