Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresala Taldearen 50. urteurrenari amaiera emateko, jardunaldia eta liburua martxan

Dokumentuaren akzioak

Kresala Taldearen 50. urteurrenari amaiera emateko, jardunaldia eta liburua martxan

Kresala Dantza Taldeak 50 urte bete ditu eta aurrera jarraitzeko prest dago. Urteurrenari amaiera emateko asmoz, San Telmo museoan jardunaldi bat prestatu du, abenduaren 15erako.
Egilea
Nagore Belastegi
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2018/11/28
Lotura
Naiz

Museoko jardueren arduradun Agurtzane Garaik azaldu zuenez, ekimen honek bat egiten du zentroaren xedearekin, Kresalak tradizioa sustatzen duelako, transmisioa eta eguneratzearen bidez. «Oso inportantea da lanean ari den horri boza eta leku bat ematea», esan zuen Garaik dantza taldeari erreferentzia eginez.

Hala, “Ispilu-Erronkak” izenburupeko jardunaldia 11.00etan hasiko da mahai inguru batekin. Bertan ondorengoek hartuko dute parte: Mari Karmen Gil Fombellida (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra), Iratxe de Arantzibia (kazetaria eta dantza kritikaria), Fernando Saez de Ugarte (Dantzagunea), Xabier Mendizabal (Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra), Oier Araolaza (Dantza.eus) eta Alex Aginagalde (Etxepare Euskal Institutua).

Horietako batzuek, gainera, “Pausoz pauso. Hegaldi isila, hegala luzea, Kresala Dantza Taldea” liburuan parte hartzen dute, konpainiari buruzko euren ikuspuntua emanez. Kresalako zuzendari Faus Aranzabalek adierazi zuenez, «tarteka kanpokoen begirada izatea» interesgarria zaie. Argitalpena arte eszenikoen maitaleei, eta bereziki dantzaren maitaleei zuzendutako lana da. Argazkiek pisu handia dute, eta urteetan taldearen irudiak egin dituzten argazkilarien lanak bildu dituzte orrialde horietan; tartean, Juan Carlos Ruiz-en izena azpimarratu zuten. 

1128_kul_kresala

Dokumentuaren akzioak