Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresala dantza taldeak «Sehaska» ballet «zintzoa» estreinatuko du gaur

Dokumentuaren akzioak

Kresala dantza taldeak «Sehaska» ballet «zintzoa» estreinatuko du gaur

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/12/28

Talde mugimenduen bidez, zerbaiten parte izatearen emozioa sentiaraziko diete Kresalako kideek ikusleei, baita ikuspegi erromantiko eta positibista azaldu ere. Bakarlan garaikideak, ordea, ez izatearen estutasunaren adierazgarri izanen dira. Gorteetatik antzerkira zer-nolako garapena izan den ere erakutsiko dute, dantzaren sehaskatik sehaska dantza batera pasatuta.

Obra prestatzeko, Kresala taldekoak Bitoriano Gandiagaren poemak irakurtzen aritu dira, benetan aberasgarriak iruditu zaizkie eta bat hautatu dute balletari hasiera emateko. Honela dio: «Hau ez da irudipen bat, hau ez da oroitzapen bat, baizik sentimendu bizi bat». Amaieran, berriz, Tere Irastortzaren poema bat interpretatuko dute, amatasunari buruzkoa.

Bost dantzari nagusi eta hogeita hamabost taldekide arituko dira 75 minutuko ikuskizunean. Horiekin batera, sei musikari arituko dira zuzenean sortzen, dantza erromantikoek zuzeneko musika izanen baitute. Bakarkako saioetan Amaia Zubiriak a capella abestutako herri kantak erabiliko dituzte.

Dokumentuaren akzioak