Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresala dantza taldeak 'Ravel' antzeztuko du igandean Zuloaga plazan

Dokumentuaren akzioak

Kresala dantza taldeak 'Ravel' antzeztuko du igandean Zuloaga plazan

Euskaraldiaren barruko saioa izango da Maurice Ravel musikagile lapurtarraren omenez egindako ikuskizunarena.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/05/12
Lotura
Irutxuloko Hitza

Maurice Bejart koreografoaren 'Bolero' lana aukeratu du KresalakKresala Dantza Taldea

Kresala dantza taldeak Ravel ikuskizunaren emanaldia egingo du igandean, hilak 18, Zuloaga plazan. Izenburuak iradoki moduan, Maurice Ravel euskal musikagilearen omenezko obra da, eta saioa, Euskaraldiaren barruan dago. 12:00etan hasita aurrera eramango dute, eta bertan, 120 dantza ikaslek parte hartuko dute. 

Maurice Ravel musikagilea Ziburun (Lapurdi) jaio zeneko 150. urteurrenera gogora dakar ikuskizunak. Horretarako, Maurice Bejart koreografo ospetsuak egindako izeneko Bolero lana aukeratu dute. Fasti Aranzabal dantza maisuak zuzendua, 120 haur eta gazte dantzarik plazaratuko dute. Guztira, 22 piezaz osatua dago eta euskal kulturaren hainbat alderdi biltzen dituen “mosaiko bat berrinterpretatuko” dute zenbait egile nabarmenekin, hala nola, Azkue, Aita Donostia, Riezu, Laboa edo Beltran; XX. mendeko Europako mugimendu historiko inpresionisten eta espresionisten azterketa bateratua eginez. 

Ravel ikuskizunean, dantza tradizionalen gaineko “ikuspuntu irekia eta zabala” erakutsiko dute, bai bere forma preklasikoetan bai bide berrien bilakaeran, historiaren irakurketa partzialak ikertzeko, sakontzeko eta etorkizunean emango diren beste sorkuntza interpretazio batzuei sarrera emanez.

Dokumentuaren akzioak