Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Korrotik Pikutara' hitzaldi-dantza saioa egin da Arrasaten

Dokumentuaren akzioak

'Korrotik Pikutara' hitzaldi-dantza saioa egin da Arrasaten

Santamasetako egitarauaren barruan, 'Korrotik Pikutara' hitzaldi-dantza saioa egin dute gaur arratsaldean Arrasateko Kulturaten. Euskal dantzaren historia eta eboluzioa izan da berbagai, Oier Araolaza eibartarraren eskutik. Dantzaren inguruko informazioaz aparte, zenbait dantza egin dute Garikoitz Otamendi biolin jolearen doinuak lagun izanda.
Egilea
Eñaut Abarrategi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2013/12/18
Lotura
Goiena

Dantzen bitxikeriak eta ezaugarriak azaldu ditu Araolazak eta berak ere egin ditu dantza irakasle lanak. Dantzaren eta hitzaldiaren arteko elkarketari Koreoarkeologia deitzen zaiola gaineratu du eibartarrak. Honekin gure dantzek historian zehar izan duten eboluzioa jakin eta azaldu nahi dute.

 

 

Dokumentuaren akzioak