Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Korrotik pikutara', dantzaren historia dantzan eskainiko dute

Dokumentuaren akzioak

'Korrotik pikutara', dantzaren historia dantzan eskainiko dute

Egilea
Imanol Beloki
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Eskoriatza
Mota
Albistea
Data
2022/01/24
Lotura
Goiena
Kezka dantza taldea.

Eibarko Kezka dantza taldeak erromerietako dantzen historia-dantzatua eskainiko du domeka honetan, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Korroan, borobilean hasi eta soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta bikote dantzetatik pasa ondoren, soltean, bakarka eta noraezean edo pikutan bukatuko duen ikuskizuna.

Dantzaren historia honen ideia Juan Antonio Urbeltzi zor zaio; soka-dantzaren historia aztertzerakoan euskal dantzen bilakaera azaldu zuen. Hartan oinarrituta sortu du Oier Araolaza antropologoak, eta Kezka dantza taldearen zuzendaria ere badenak, Korrotik Pikutara ikuskizuna. Eta bera izango da dantzariak zuzenduko dituena eta ikusleei ikusten ari direna ulertzen lagunduko diena.

Zuzeneko musikarekin

Ikuskizunean Kezka dantza taldeko zortzi dantzarik hartuko dute parte eta haien dantzari musika jartzen, musikari handiak egongo dira, zuzeneko musika eskainiz:

  • Jose Migel Laskurain (txistua)
  • Adolfo Jainaga (trikitixa)
  • Quico Puges (biolontxeloa)
  • Gari Otamendi (biolina)
  • Iraide Ansorenak (perkusioa)
  • Unai Narbaizak (panderoa)

Sarrerak 5 euroko prezioan eskuratu daitezke Manuel Muñoz kiroldegiko leihatilan edo www.bibe.me webgunean.

Dokumentuaren akzioak