Dokumentuaren akzioak
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
Korrontzi folk taldeak ikuskizun berezia eskainiko du 2027ko martxoaren 13an Barakaldoko BECen, eta nazioarteko bira ere iragarri du, Agus Barandiaranek gidatutako "Korrontzi dantzan" ekimenaren hamargarren urteurrenaren kariaz.
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da aipatutakoa, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
200 dantza-talde eta 2.000 dantzari biltzea da asmoa; izan ere, kontzertua ematen duten herri edo hiri guztietan tokian tokiko dantzariekin partekatuko dute agertokia.
2006an sortu zen Korrontzi Dantzan proiektua, Euskal Herriko dantza taldeek Oinkari Dantza Taldearen koreografiak ikas zitzaten.
Azken hitzordua martxoaren 13an izango da
Azken hitzorduan, datorren martxoaren 13an, Korrontzik ehun bat dantza talde eta 1.200 dantzari bilduko ditu Barakaldon.
Dokumentuaren akzioak


