Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korrontzik BECen amaituko du ‘Mundua dantzan’ bira, mila dantzariz inguratuta

Dokumentuaren akzioak

Korrontzik BECen amaituko du ‘Mundua dantzan’ bira, mila dantzariz inguratuta

Korrontzik Barakaldoko BECen emango dio amaiera ‘Mundua dantzan’ birari 2027an, 100 dantza talde bilduko dituen «ikuskizun handi batekin». Besteren artean Kanada, Malaysia eta Txekiar Errepublikan izango da, eta tokiko dantza taldeak gonbidatuko ditu oholtzara.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2026/03/30
Lotura
Naiz

 

Korrontziko Agus Barandiaran, dantzariz inguratuta.
Korrontziko Agus Barandiaran, dantzariz inguratuta. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

 

Korrontzi taldeak ‘Mundua dantzan’ egitasmoa aurkeztu du astelehen goiz honetan, herrialde ezberdinetako musika, dantza eta tradizioa uztartuko dituen nazioarteko bira.

Bizkaiko Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta EITBren sostenguarekin ospatuko du taldeak ‘Korrontzi Dantzan’ ekimenaren 10. urteurrena eta, Agus Barandiaran taldekideak azaldu duenez, ‘50+1’ kontzertu emango dituzte Euskal Herrian, Kanadan, Malaysian, Txekiar Errepublikan eta estatu frantziar eta espainolean.

Zehaztu dutenez, birako emanaldi bakoitzean tokiko dantza taldeek hartuko dute parte eta, «horri esker, dantzari belaunaldi ezberdinen arteko loturak idartuko ditu eta Korrontziren musika formatu eszeniko berrietara eramango da».

Birak Barakaldoko BECen izango du amaiera, 2027ko martxoan, «ikuskizun handi» batekin. Aurreratu dutenaren arabera, 100 dantza talde eta 1.200 dantzari inguru batzea aurreikusten dute eta musika eta dantzaz gainera hainbat gonbidatu ere izango egongo direla nabarmendu dute aurkezpenean: «Herri kirolek ere parte hartuko dute haien mugimenduak koreografia bihurtuz ikuspegi artistiko batetik», azaldu dute, eta soinu eta eszenografia ekoizpen tekniko «bereziak» erabili dituztela ere esan dute.

 

Dokumentuaren akzioak