Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korrontzi Taldeak Argentina bisitatuko du azaroan, euskal etxeetan jotzeko, bertako euskal dantzariak oholtzan lagun

Dokumentuaren akzioak

Korrontzi Taldeak Argentina bisitatuko du azaroan, euskal etxeetan jotzeko, bertako euskal dantzariak oholtzan lagun

Agus Barandiaran buru duen Korrontzi talde bizkaitarra bira bat ari da prestatzen Argentinan bere ikuskizuna aurkezteko. Kontzertuetan, Argentina bertako dantzariek lagunduko dituzte euskal musikariak eta horretarako aldez aurreko trebakuntza jasoko dute. Bidaiaren egitaraua ez dago oraindik itxita eta, izan ere, euskal etxeen gonbiteekin osatuko da. Beraz, Korrontzi zure euskal elkartera ekarri nahi baduzu, jar zaitez kontaktuan taldearekin zure gonbite eta proposamena lehenbailehen luzatzeko.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Buenos Aires, Argentina
Mota
Albistea
Data
2017/02/14
Lotura
Euskalkultura.com

Poliki poliki ari da osatzen Argentinako euskal diasporaren 2017ko ekintzen programa eta, dudarik gabe, Korrontzi taldeak azarorako iragarritako bira urteko proposamen garrantzitsuenetako bat izango da.

Biraren koordinatzaile Kepa Ramosek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “Korrontzi azaroan iritsiko da Argentinara, hainbat emanaldi eskaintzeko asmotan. Euskal etxeetako dantzariek taldearen ikuskizunetan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, errezitalaren koreografiak ikasteko trebakuntza ikastaro batzuk antolatuko ditugu. Argentinan dauden distantziak ikusita, gainera, agian talde bat baino gehiago osatuko dugu”.

Baina dantzarien partaidetza azpimarratzeaz gain euskal etxeei begirako beste gonbite bat ere egiten du taldeak: “Gure agenda oraindik irekita dago; Korontzi euren hirira ekarri eta errezitalak antolatzeko interesa duten euskal etxeek gurekin kontaktatzea baino ez dute. Eskabidea eta datuak korrontzi@gmail.com helbidera behar ute bidali eta guk aukerak aztertuko ditugu”.

Aurkeztuko duten ikuskizunari dagokionez, momentu honetan Europan aurkezten ari diren bezalakoa izango dela jakinarazi du Ramosek. “Hala ere", erantsi du biraren arduradunak, "ziur asko Agusek ustekabeko zerbait prestatuko du publikoa harritzeko”.

Korrontzi taldea 2004 urtean jaio zen Agus Barandiaran trikitilariaren eskutik eta euskal musika tradizionala, gaurko teknika eta tresnak baliatzen ditu, sormena lantzeko asmoarekin. Hamabi urte hauetan bost disko kaleratu ditu eta Euskal Herriko, Europako eta Estatu Batuetako hainbat hiri eta herrietan jo izan du.

Korrontzi taldearen Facebook-eko orria: Korrontzi Folk

Korrontzi Folk taldea (argazkia Alberto Beloki)

Korrontzi Folk taldea (argazkia Alberto Beloki)

Dokumentuaren akzioak