Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korrontzi folk taldea, Oinkari dantza taldea eta gonbidatu ugari, datorren larunbateko Tradition 2.1 emanaldian

Dokumentuaren akzioak

Korrontzi folk taldea, Oinkari dantza taldea eta gonbidatu ugari, datorren larunbateko Tradition 2.1 emanaldian

Datorren larunbatean, apirilak 12, Mungiako Korrontzi folk taldeak “Tradition 2.1” disko berria aurkeztuko du Villabonako Olaederra kiroldegian 22:30etatik aurrera. Ikuskizun berri honetan ere Oinkariko dantzariak izango dituzte eszenatokian lagun, emanaldirako espreski prestatutako hainbat dantza berri aurkeztuko dituztelarik.
Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2014/04/07
Lotura
Aiurri

Korrontzi eta Oinkarik prestaturiko ikuskizun hau borobildu asmoz, hainbat musikariren kolaborazioak ere izango dira zuzenean: besteak beste, Alex Sardui, Mikel Urdangarin edota Leturia... Bertan izango da Villabonako Eresargi abesbatza ere.

Sarrerak salgai: www.kutxasarrerak.com edo Amasa kafetegian (Villabona).

Dokumentuaren akzioak