Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korrontzi eta Oinkarik ikastolen aldeko ikusgarria eskainiko dute Donibane Garazin

Dokumentuaren akzioak

Korrontzi eta Oinkarik ikastolen aldeko ikusgarria eskainiko dute Donibane Garazin

Donibane Garazi eta Ortzaizeko ikastolek ikusgarri bat antolatuko dute igandean, Korrontzi musika eta Oinkari dantza taldeak Ipar Euskal Herrira etorraraziz. Donibane Garaziko jai alaien, gaueko 21:00etatik goiti, 2004 urtean Mungian sortutako folk musika taldea eta 1975ean Billabonan muntatuko dantza taldea oholtza gainera igoko dira. Oinkarirekin elkarlan bat burutu ondoren, Korrontzi taldeak "Tradition 2.1" laugarren diskoa lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian aurkeztuko du igandean. Euskal Herriko musika tradizionalari gaur egungo ikuspuntua emaitea helburu duen Korrontzi taldeak diskoa munduan zehar grabatzen aritu da.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/04/16
Lotura
Kazeta.info

Euskal Herriko musika tradizionala hainbat herrietako musikari eta kantariez nahastuta, hamasei kantu dituen disko kosmopolita eskainiko du Korrontzik. Trikitixa erabiliz, flamenkoa fandangoarekin nahasiz, Portugalgo fadoa porrusaldaren zaratarekin ezarriz, arin-arina Italiako musikarekin nahasiz, Galizia, Sizilia, Sardinia, Zimbabwe, Madagaskar, Eskozia, Asturias, edo Kataluniako musika tradizionaletan oinarrituz, Korrontzi taldeak tradizioari gaurkotasuna eskaintzen dio. Ikusi Korrontziren "Joxek Andreari" bideoklipa.

Dantza tradizionalen lotura galdu gabe, koreografia berrien munduan eman ditu hainbat pauso Oinkari dantza taldeak, eta euskal dantzen pausoak oinarri hartuta, gaur egungo abesti berrietara dantzak koreografiatu ditu. Ildo honetatik Korrontzirrekin elkarlanean aritu da Oinkari, proiektu berrietan parte hartuz.

Sartzeak Donibane Garaziko Optique Garazin, Hazparneko Xuriatean, Irisarriko Minondon, Baionako Elkarren eta Itsasuko Krakadan eros daitezke.

Dokumentuaren akzioak