Dokumentuaren akzioak
Korrontzi & Oinkari-k 'Tradition 2.1' ikuskizuna aurkeztuko dute gaur
22:30etik aurrera izango da, Olaederra Kiroldegian, gonbidatu bereziekin
Korrontzi eta Oinkarik prestaturiko ikuskizun hau borobildu asmoz, hainbat musikariren kolaborazioak ere izango ditugu zuzenean, une bereziak biziko direlarik eszenatokian. Bertan izango ditugu Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Xabier Berasaluze "Leturia", Garikoitz Mendizabal txistularia, Ibon Koteron, Villabonako Eresargi Abesbatza eta Dani Conde gaita jotzailea. Azpimarratu Jesus Cifuentes (Celtas Cortos) azken orduko baja izango dela, kontzertu bat atera zaiolako. Bere ordez Dani Conde etorriko da.
Gogoratu, gaur gaueko 22:30etatik aurrera Villabonako Olaederra Kiroldegian duzu zita, Korrontzi & Oinkari-k "Tradition 2.1" ikuskizuna aurkeztuko dute.
Sarrerak salgai: Internet-en: www.kutxasarrerak.com Amasa Kafetegian (08:00-19:00) edo Olaederra Kiroldegian (19:00-23:30).
Dokumentuaren akzioak