Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korpus dantzak, CDan

Dokumentuaren akzioak

Korpus dantzak, CDan

Egilea
Oihana elorza
Komunikabidea
Goiena.net
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2003/12/01

CD bikoitzean, txisturako sortuak diren Gipuzkoako dantza popularren bilduma aurkeztu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Elkar argitaletxeak atera du lana eta Durangoko azokan egongo da salgai. Guztira 46 dantza jaso ditu CD bikoitzak.



Alde batetik, Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean dagoen Donostiako Udal Txistularien Bandak hartzen du parte ( makila dantza, ezpata dantza, agurra, zinta dantza ...). Bestetik, herri ezberdinetako udal txistularien bandek: Tolosa, Lizartza, Berastegi, Zumarraga, Legazpia, Deba ... eta Oñati. Hauek, herrian herriko dantzak sartu dituzte.



Korpus dantzak



Oñatiko 4 txistulariek Korpus dantzak grabatu dituzte lan honetarako: San Migel Dantza, Banako, Launako, Zortziko eta Arku Dantza. Elkar argitaletxeak Donostian duen egoitzan grabatu dituzte.



"Gipuzkoako dantzak"



Dantzariaren pausoan grabatutako doinuak dira. Orain arteko diskoetan txistulariek bere martxan jo dituzte piezak, dantzariari begiratu gabe. Lan honetan berriz, dantza egiteko doinuak daude. Oso disko baliagarria.

Dokumentuaren akzioak